Gizartea -
Ezbeharra
61 urteko gizonezko bat hil da Gasteizen, bere etxean izandako sutean
Sua 5:30ak aldera hasi da, Arriagana kaleko 4 zenbakiko hirugarren solairuko etxebizitza batean.
Agentziak | Erredakzioa
61 gizonezko bat hil egin da igande goizean, Gasteizen, bere etxean izandako sute baten ondorioz. Gainera, emaztea eta 10 urteko neskato bat ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Segurtasun Sailak konfirmatutakoaren arabera, sutea 5:30ak aldera hasi da Arriagana kaleko 4 zenbakiko hirugarren solairuko etxebizitza batean, Abetxuko auzoan.
Suhiltzaileek ezin izan dute oraindik argitu sua zerk eragin duen.
Sutearen lekura joan diren medikuek ezin izan dute gizonezkoa suspertu.
Hildakoarekin zeuden emakumezkoa eta 10 urteko bizilaguna Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik, eta, esan dutenez, arriskuz kanpo daude.