Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

40 urteko emakumezko bat labankadaz hil dute Madrilen

Poliziak haren bikotekidea atxilotu du. Indarkeria matxistak eragindako 2017ko lehenengo hilketa izan da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko emakumezko bat hil da goizalde honetan Madrilen, ustez bere bikotekideak sastatu ostean. Poliziak gizonezkoa atxilotu du. Indarkeria matxistak eragindako 2017ko lehenengo biktima bihurtu da emakumezkoa.

Hildakoa eta 20 urteko bikotekidea Rivas Vaciamadrid udalerrian bizi ziren, tratu txarren salaketa batengatik 2016ko azaroaz geroztik urruntze agindua indarrean egon arren, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Hilketa larunbat honetan jazo da, 22:00ak pasata, bikotearen etxebizitzan. Biktimak labankaz eragindako zauriak jasan ditu. Horren ondorioz, Gregorio Marañon Ospitalera eraman dute, eta goizalde honetan hil egin da.

Ustezko erasotzailea Guardia Zibileko egoitzan dago atxilotuta, Rivasen, eta litekeena da bihar epailearen aurrera eramatea.

-----------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gizartea Eguneko albisteak Madril gaur