Gizartea -

Gazteen delinkuentzia

Gurasoenganako erasoak % 30 igo dira 2009an

Euskadiko gazteen delinkuentzia % 19 igo da, baina estatu mailakoa baino txikiagoa izaten jarraitzen du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteen delinkuentziaren eboluzioa aztertzen duen ikerketaren arabera gurasoenganako erasoak % 30 igo ziren aurreko urtean 2008arekin alderatuta. José Manuel Finez, Euskadiko Justizia sailburua aurkeztu du ikerketa.

Ikerketaren arduraduna den Kriminologiaren Euskal Institutuak esan duenez, 2006an hitzartutako neurriak bete dituzten gazte urratzaileen berrerortze tasa % 21,7koa da.

Lesioekin, indarkeriarekin edo uzkurtuz egindako lapurretekin edo ebasketekin erlazionaturik daude delitu gehienak. Baina Finez sailburua gehien kezkatzen duena, familia barruko indarkeriaren handitze "izugarria" da. Euskadiko gazteen delinkuentzia % 19a igo bada ere, estatu mailakoa baino txikiagoa izaten jarraitzen duela jakinarazi du.

Urratzaile gaztearen profila 16 urteko gizonezkoa da (kasu guztien % 82), Euskadin jaiotakoa (% 72), bere gurasoekin bizi dena (% 83) eta ikasten edo lanik egiten ez duena (% 50). Gehienetan urratzaileak gizonezkoak izan arren, ikerketaren arabera, emakumeen delinkuentzia % 6 igo da.

Delinkuenteak gazte atzerritarrak direla dagoen mitoa ezeztatu du sailburuak, horietako % 72 "Euskadin jaiotakoak" direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea