Gizartea -

Itsasertz kaltetua

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeei zenbait bandera beltz eman dizkiete

Pasaiako portu berria, Urdaibaiko Guggenheim berriaren egitasmoa eta Petronor konpainiaren proiektua (Muskiz) salatu ditu Ekologistak Martxan taldeak 'bandera beltzen' bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan talde ekologistak Espainiako kostaldeari buruzko urteroko txostena argitaratu du. Horrela, urtero bezalaxe, ''bandera beltzak'' eman dizkie okerren dauden itsasertzeko zonei. Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeek ere jaso dituzte ''bandera beltzak'':

Bandera urdinek hondartzen kalitatea saritzen dute. ''Bandera beltzek'', ostera, kostalde ingurune okerrenak eta kaltetuenak salatzen dituzte. Banderak urtero modu sinbolikoan ematen ditu Ekologistak Martxan taldeak.

Aurten 40 ''bandera beltz'' eman dituzte eta gehienbat Marbella-Fuengirolako kostaldeari. "% 100 urbanizatua dago, porlanak ez dauka ezer gehiago jateko", Jorge Sanz bozeramaile ekologistaren esanetan.

Bere osotasunean saturatuen dauden 10 inguruneetatik, bat bera ere ez Euskadikoa, baina Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeetan ere ''bandera beltzak'' ezarri dituzte.

Ekologistak Martxan taldearen esanetan, Pasaiako portu berria "mehatxu argia da" Jaizkibelgo itsaslabarrarentzat, Jaizkibeleko interes bereziko gunea. Urdaibain bigarren Guggenheim bat eraikitzeko proiektua ere kritikatu dute.

Petronor enpresak Muskizen eraiki nahi duen koke lantegiari eta Bilboko superportuari ''bandera beltzak'' jarri dizkiete, azken honi Arenako hondartzatik area ateratzen hasi direla salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea