Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekide ohia jo eta bahitu du Estepan (Sevilla)

Genero indarkeria, emakumea bere borondatearen aurka atxikitzea, lesio arinak eragitea eta indarkeriazko lapurreta egotzi dizkiote gizonari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute Estepan (Sevilla) bikotekide ohia jotzea eta bahitzea leporatuta. Ustezko erasotzaileari genero indarkeria delitua, bere borondatearen aurka emakumea atxikitzea, lesio arinak eragitea eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzi diote.

Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera, gertaera abenduaren 13an jazo zen, agenteak ibilgailuen ohiko kontrol bat egiten ari zirela.

Agenteek furgoneta txuri baten barruan jarrera beldurtia zuen emakume bat ikusi zuten gidariaren alboan eta emakumeak ahapeka laguntza eskatu zien. Hori dela eta, emakumea ibilgailutik atera eta inguruko gasolindegi batera eraman zuten.

Emakumearen testigantzaren arabera, emakumea lagun batekin zegoela, gizona beraiek zeuden tokira bertaratu zen eta bi emakumeen autoen kontra egin ostean, eskuko telefonoa kendu zien. Gerora, emakumea bahitu zuen eta era guztietako mehatxuak egin zizkion.

Emakumeak indarkeria zantzuak zituen aurpegian eta herriko osasun zentro batean artatu zuten.

_________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Espainia bideoak Gizartea Gaurko azken ordukoa