Gizartea -

Osakidetza

Darponek ukatu egin du larrialdi zerbitzuak 'kolapsatuta' daudela

Sailburuaren esanetan, "negua delako" dago "ohi baino jende gehiago" une honetan larrialdietan.

Jon Darpon Osasun sailburua. EFE
Jon Darpon Osasun sailburua. EFE
Jon Darpon Osasun sailburua. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aitortu egin du "jende asko" dagoela Osakidetzaren larrialdi zerbitzuetan, baina ukatu egon du sistema "kolapsatuta" dagoela.

Onda Vascan eskainitako elkarrizketa batean, Darpon sindikatuei zuzendu zaie, eta larrialdi zerbitzuak "lepo" ikusten badituzte, "laguntza ematea" eskatu die, "hedabideetara jo beharrean".

Horren esanetan, larrialdi zerbitzuetan "ohi baino jende gehiago" dago une honetan, negua delako. "Negu guztietan gertatzen da", gaineratu du.

"Seguru batzuetan goraino egongo direla, baina sistema ez dago kolapsatuta, hori ez da ohikoa", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak