Gizartea -
"Erresistentzia ekintza"
AHTren aurkako lau ekintzaile lur azpian daude, Itsasondon
Leherketen ondorioz, euren bizia arriskuan dagoela salatu du AHTGelditu Elkarlanak eta lanak "berehala gelditzea" eskatu du.
Erredakzioa
Atzotik lur azpian kateatuta dauden lau pertsonen "bizia arriskuan jartzen" ari direla salatu dute Itsasondoko AHT Gelditu Elkarlaneko kideek. Itsasondo eta Ordizia lotuko dituen tunelean leherketak egiten dabiltza eta horiek "berehala gelditzea" eskatu du elkarteak.
AHTren aurkako taldearen arabera, atzo gaueko 21:35etan beste leherketa bat egin zuten eta goizean goizetik Mariaratzeko meatzetan "erresistentzia ekintza" bat egiten zeuden "lau emakumeen bizia arriskuan jarri dute".
AHTaren aurkako taldeak Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere kritikatu du, izan ere, Gipuzkoako herrian gertatzen ari den ekimenari ez dio "inolako kasurik" egin.