Gizartea -

Nafarroa

Bikote bat eta bere alaba zauritu dira Cascanten, autoa iraulita

Kotxearen gidaria larri zauritu da. Autoa errepidetik atera eta irauli da, AP-68ko 22. kilometroan, Logroñorako noranzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senar-emazte bikote bat eta bere alaba zauritu dira Cascanten (Nafarroa), autoa errepidetik atera eta irauli ostean. Istripuaren berri izan du SOS Nafarroak larrialdietarako zerbitzuak 16:34ean.

Hortaz, mediku-laguntza, Foruzaingoko hainbat patruila eta Tuterako suhiltzaileak mobilizatu dituzte, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, monobolumen autoa errepidetik atera eta irauli da, AP-68ko 22. kilometroan, Logroñorako noranzkoan.

Senar-emazte bikotea eta haren alaba erreskatatu behar izan dituzte suhiltzaileek, eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte. Kotxearen gidaria, Calahorrako (Errioxa) bizilaguna, larri zauritu da.

Foruzaingoko errepide-segurtasunerako patruilak ere lanean dira bertan, trafiko-zirkulazioa bideratzen, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken ordukoa