Gizartea -
Erreskatea
Ertzaintzaren helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du Aralarren
50 laguneko talde batean zihoan biktima, Gipuzkoako mendizale elkarte bateko kide baita. Ibilbidean zehar ondoezik sentitu da eta taldekideek laguntza eskatu dute.
Erredakzioa
Aralarreko mendilerroan (Gipuzkoa) ibilbide bat egiten ari zen emakume bat erreskatatu behar izan du Ertzaintzaren helikoptero batek. Emakumea ondoezik sentitu da.
Herrizaingo Sailak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, biktima 50 laguneko talde batean zihoan, Gipuzkoako mendizale elkarte bateko kide baita. Bordatxoko (Nafarroa) aldetik joan da mendizale taldea Aralarrera.
Ibilbidean zehar emakumea ondoezik sentitu da eta taldekideek larrialdi zerbitzuei abisua eman diete.
Helikopteroa Igaratzako aterpera joan da eta gaixoa hartu du, 46 urteko emakume bat. Ondoren Miramongo heliportura eraman dute eta bertatik Donostiako Ospitalera anbulantzian.