Gizartea -
Guraso-hiltzea
Gazte bat atxilotuta Oviedon, bere aita hiltzea leporatuta
Erasoa 08:00ak aldera jazo da Asturiaseko hiriburuko Bruno Komandantea kaleko etxebizitza batean.
Erredakzioa
18 urteko neska bat atxilotu dute Oviedon ustez bere aita hiltzeagatik. Gizonak 58 urte zituen eta etxeko eskaileretan hil da arma zuriaz egindako zauri baten ondorioz.
Polizia iturriek adierazi dutenez, erasoa 08:00ak aldera jazo da Asturiaseko hiriburuko Bruno Komandantea kaleko etxebizitza batean, gizona bere alabekin (18 eta 16 urtekoak) liskar bat izan ostean.
Gizona etxetik ateratzea lortu du baina eskaileretan erori da eta bertan aurkitu dute osasun zerbitzuetako langileak.
16 urteko gaztea etxean aurkitu dute, baina 18 urtekoa, ustezko erasotzailea, kalean atxilotu dute beranduago.
Gorpua Asturiaseko Ospitale Unibertsitariora eraman dute autopsia egiteko.