Gizartea -
Lan istripua
Pizza-banatzaile bat hil da, Gorlizen istripua izan eta bi astera
Hildakoa, 24 urtekoa, Sopelako Pizzeria Mec Mec establezimenduko langilea zen, eta zirkulazio istripua izan zuen banaketa bat egiten ari zela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko mutil bat hil da, Gorlizen (Bizkaia) banaketa bat egiten ari zela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez.
Gaztea (A.R.J.) Pizzeria Mec Mec establezimenduko langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. Atzo hil zen.
LABek babesa eta elkartasuna adierazi die senideei, eta istripua ikertzeko eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari, eskuduntzen ikuspuntutik "zirkulazio istripu"tzat hartuko badute ere.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egingo dute ostiralean, Pizzeria Mec Mec enpresaren egoitzaren aurrean.