Gizartea -

Ikerketa

Nadiaren aita esplotazio sexualagatik ikertuko du epaileak

Antza denez, bere alabarentzat sendabideak aurkitzeko asmoz bildutako dohaintza horrekin zerikusirik ez duten produktuak erosteko erabili dute.

Fernando Blanco, Nadiaren aita. Artxiboko argazkia: EiTB
Fernando Blanco, Nadiaren aita. Artxiboko argazkia: EiTB
Nadiaren aita esplotazio sexualagatik ikertuko du epaileak

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nadiaren gurasoak bere alabarentzat sendabideak aurkitzeko asmoz bildutako dohaintzetan ustez iruzur egitea ikertzen dabilen epaileak delitu berriak leporatu dizkie astearte honetan, Fernando Blancoren (Nadiaren aita) ordenagailu pertsonalean 11 urteko neskatoaren argazki sexualak aurkitu ostean. Epailearen arabera, haur-pornografiarako erabiltzen zituzten argazki horiek.

Seu d'Urgelleko Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiak dauka Nadiaren kasua ikertzeko ardura, eta Esquadra Mossoek atzeman dituzten argazki sexualak aztertu ostean epaileak Nadiaren gurasoak batzartu ditu ostiral honetan, urtarrilaren 13an, bi delitu egin dituztelakoan: batetik, adingabeei argazki sexualak egiteagatik eta horiek biltzeagatik, eta bestetik, exhibizionismoa eta probokazio sexuala egin izanagatik.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, argi dago Nadiaren aita (Fernando Blanco) delitu horien erantzule dela, eta esplotazio sexualagatik ikertuko dutela iragarri du, aurretik aipatutako bi delituak leporatuta.

Halaber, Nadiaren kasua ikertzen ari den epaileak gurasoek dituzten artxibo informatikoak ikertzeko baimena ematen die Esquadra Mossoei. Hala, hamahiru Pen drive, zazpi memoria-txartel eta hiru disko gogor ikertzeko oniritzia eman die, orain arte ezin izan baitituzte Nadiaren gurasoen gailu informatikoak ikertu.

Antza denez, gurasoek bere alabarentzat sendabideak aurkitzeko asmoz bildutako dohaintza ez dute erabili neskatoaren gaixotasunera bideratzeko, eta 2008tik 918.000 euro biltzea lortu badute ere, 600.000 euro inguru beste erosketa batzuk egiteko bideratu dituzte (luxuzko produktuak gehien bat).

Gainera, neskatoari kalte handiak sortu izana leporatzen die epaileak Nadiaren gurasoei: gaixotasun arraroa benetako izango balitz, dohaintzak luxuzko produktuak erosteko erabiltzeagatik, eta hedabideetan agerrarazteagatik, pena emateko eta diru gehiago biltzeko asmoz.

Nadiaren gurasoak abenduaren 7an atxilotu zituzten, ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskua zegoela interpretatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Delituak Gaixotasunak argazkiak Albisteak Gaur Haurtzaroa albisteak Amak albisteak Gaurko azken ordukoa Gizartea