Gizartea -

Istripu larria

Errioxan larri zauritutako zumarragarra hil egin da

Senarra ere istripuan zendu da, baita euren autoaren kontra jo zuen ibilgailuko gidaria ere.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean hiru pertsona hil dira astearte arratsaldean Arrubalen (Errioxan) izandako istripu larriaren ondorioz: Zumarragako bikote bat eta Arnedoko (Errioxa) bizilagun bat.

Ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen, 15:45, Errioxako Arrubal herria zeharkatzen duen N-232 errepidean, Logroñotik 25 kilometrora. Ordu horretan, bi autok talka egin zuten. Gidarietako bat, 67 urteko errioxar bat, bertan hil zen, eta beste autoan zihoazen bi zumarragarrak larri zaurituta eraman zituzten Logroñoko San Pedro Ospitalera.

69 urteko gizonezkoa erietxean hil zen astearte gauean, zauri oso larriak gainditu ezinik.

64 urteko emakumea, berriz, asteazkenean zendu zen, arrazoi berberengatik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Euskadin Gipuzkoa Prentsa digitalaren azken orduko Zumarraga albisteak Errioxa gaur