Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Neska batek sexu erasoa jasan duela salatu du Zornotzan

Udalaren Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du erasoa gaitzesteko, eta, biktimak hala eskatuta, ez du elkarretaratzerik deituko.

Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzetsi du. Argazkia: Imanol Aragón
Zornotzako udaletxea. Argazkia: Imanol Aragón
Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzetsi du. Argazkia: Imanol Aragón

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neska batek salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean, urtarrilaren 6ko goizaldean Zornotzan (Bizkaia) jasandako sexu erasoa dela eta.

Salaketa jasota, epaiketaren zain dago orain auzia, Udalak ohar batean zehaztu duenez.

Zornotzako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bilera egin du goizean erasoaren kontrako adierazpen instituzionala adosteko. Agirian, erasoa "irmoki arbuiatu" du korporazioak, eta biktimari eta familiari "laguntza eta errespetu osoa" helarazi die. Hain justu, neskatoak eta senideek eskatuta, Udalak ez du gaitzespen elkarretaratzerik deituko.

Era berean, Udalak "bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko". Erakundearen esanetan, Errege gauean jazotakoa "arbuiagarria da, Amorebieta-Etxanon zein beste edozein lekutan berriro errepikatu behar ez dena".

"Gizarte bezala, ezin dugu onartu inor, ezein emakume, emakume izateagatik, eraso baten biktima izatea. Zentzu honetan, herritar guztiei dei egiten diegu eraso sexisten konplize izan ez daitezen eta, beraz, egoera hauen aurrean inongo tolerantziarik ez dezaten izan, inpunitaterik ez dadin egon", nabarmendu dute agirian.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Bizkaiko albisteak Zornotza Gizartea bideoak