Gizartea -
Ezbeharra
Cadizen hildako andreak laban bat zuen eta giltzapetuta zegoen
Emakumea gela batean giltzapetuta zegoen eta bere gorpuak ez zuen indarkeria seinalerik. Gizonak, ordea, tiro bat zuen buruan. Ez dute baztertu indarkeria kasu bat izatea.
Erredakzioa
Santa Mariako Portuan (Cadiz) hilik aurkitu duten emakumearen gorpuak ez zuen indarkeria seinalerik, laban bat zuen eskuan eta gela batean barrutik giltzapetuta zegoen.
Polizia iturriek adierazi dutenez, 67 urteko gizonaren gorpua etxeko garajean zegoen eta eskopeta tiro bat zuen buruan. Arma gorpuaren alboan aurkitu dute.
Ikertzaileak emakumearen gorpuaren autpsiaren emaitzaren zain daude, gertatutakoaren nondik norakoak aztertzeko.
Momentuz ikertzaileek ez dute alboratzen emakumeenganako indarkeria kasu bat izatea. Santa Maria Portuko epaitegiak sumarioa isilpekoa izatea agindu du, izan ere oraindik ez dakite indarkeria kasu bat izan ote den.
Cadizeko herriko Udalak adierazi duenez, epaitegiak bere gain hartu du eta Polizia Nazionalak ez du hipotesirik baztertzen.