Gizartea -

Bisita ofiziala Erroman

Urkulluk Euskadi bisitatzeko gonbita egin dio berriz aita santuari

Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkariaren bitartez egin dio gonbidapena Urkulluk Frantziskori.

Urkullu eta Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkaria. EFE
Urkullu eta Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkaria. EFE
Urkullu eta Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkaria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi bisitatzeko gonbita egin dio Frantzisko aita santuari, Lehendakaritzatik jakinarazi duenez.

Urkulluk Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkariaren bitartez egin dio gonbidapena aita santuari, harekin batzartu baita ostiral honetan, Erroman egindako bidaia ofizialaren baitan.

Lehendakariak 2015ean ere gonbidatu zuen Frantzisko EAEra joateko, Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen garai hartako presidentearen bidez.

Orduan, aita santuak Loiolako santutegia bisitatzea zen Urkulluren asmoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Aita santua argazkiak Gaurko azken orduko albistea Eliza Katolikoa