Gizartea -

Arma-trafikoa

12.000 arma atzeman dizkiote Bizkaian atxilotutako bandari

Horrez gain, 80.000 euro eta armak faltsutzeko erabiltzen zituzten zigiluak ere atzeman dizkiete.

Arma-operazioa. Argazkia: Polizia Nazionala
Arma-operazioa. Argazkia: Polizia Nazionala
Arma-operazioa. Argazkia: Polizia Nazionala

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak talde kriminal bateko bost kide atxilotu zituen joan den ostegunean Bizkaian, Gironan eta Kantabrian, eta milaka guda-arma atzeman zizkien, 10.000 eta 12.000 artean.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atzemandako armek (batzuk erabilgarri daude, beste batzuk ez) 10 milioi euroko balioa izango lukete merkatu beltzean.

Operazioa joan den ostegunean egin zuten Bilboko, Gironako, Bartzelonako, Santanderreko eta Valentziako Informazio Brigadek, Informaziorako Komisaria Nagusiarekin elkarlanean, legez kanpo armak salerosten eta zabaltzen jarduten zuen talde kriminal baten aurka.

Atxilotuak lau gizon eta emakume bat dira, eta horietatik hiru espetxean daude. Olot (Girona), Liendo (Kantabria), Galdakao eta Getxo (Bizkaia) herrietan hartu zituzten atxilo. Getxon, arma horiek landu eta berriro erabilgarri jartzeko tailerra aurkitu zuten.

Horrez gain, 80.000 euro eta armak faltsutzeko erabiltzen zituzten zigiluak ere atzeman zizkieten atxilotuei.

Epaileak fidantzarik gabe behin-behinean kartzelara bidali ditu bost atxilotuetatik hiru. Beste biei, ordea, kautelazko neurriak ezarri dizkie: pasaportea kendu die eta atzerrira joateko debekua ezarri die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao bideoak Getxo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea