Gizartea -
Onik dago
Errumanian topatu dute ama biologikoak Donostian bahitu zuen umetxoa
Hamaika hilabeteko haurra "onik" dago, eta amamaren etxean aurkitu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean eta harrera-sendi baten esku zegoen eta ama biologikoak Donostian bahitu zuen 11 hilabeteko umetxoa Errumanian topatu dute, amonaren etxean.
Maite Peña Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak "pozik eta lasai" agertu da Radio Euskadin egindako adierazpenetan, adingabea “onik” topatu dutelako.
"Une honetan eman beharreko pausoak aztertzen ari gara, Errumaniako gizarte zerbitzuekin koordinatuta. Nolanahi ere, bide judiziala irekita dago oraindik umearen amaren aurka”, gaineratu du.
Ama biologikoak bisita batean bahitu zuen ama, eta ondoren Frantziara egin zuen ihes.
Errumaniara joango zen susmoa zen nagusi hasieratik, umearen ama hangoa baita, eta susmoa bete egin da.