Gizartea -
Ikerketa, abian
Emakume bat hil dute seigarren pisu batetik behera botata Gironan
Mossoek ustezko hiltzailea atxilotu dute krimena burutu eta gutxira.
Erredakzioa
Emakume bat hil da Gironan, gizon batek seigarren pisu batetik behera jaurti ondoren, bertako Poliziak jakinarazi duenez.
Gertakaria 10:25ean jazo da, Riu Ser kalean, eta biktimarekin ustez bikotekide harremana izan duen ustezko erasotzailea atxilo hartu dute Mossoek krimena egin eta gutxira.
Erasotzailea, 33 urteko Hadif C, Gironako bizilaguna da. Ustez hilketa egin duen etxebizitzan bertan hartu dute atxilo erasotzailea. Biktimak etxeko lanak egiten zituen etxebizitza horretan.
Emakumeen aurkako indarkeria ekintza bat izan dela baieztatuz gero, hilabete batean Gironan hil duten hirugarren emakumea izango litzateke.
Biktimak artatzeko telefonoa: 016