Gizartea -

'Lagun Onari' 'Lan Onari'

Nevada eta Boiseko Euskal Museoa saritu ditu Jaurlaritzak

Ameriketako Estatuari 'Lagun Onari' eman dio Jaurlaritzak, eta Patty Miller Boiseko Euskal Museoko zuzendariari, berriz, 'Lan Onari'.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur erabaki du ematen dituen goraipamenik handienetako bi Nevadako Ameriketako Estatuari eta Patty Miler Boiseko Euskal Museoko zuzendariari ematea.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzak Nevadako Estatuari ''Lagun Onari'' ematen dio "euskal herritarrak hartu dituelako eta adiskidantza, kultura eta, batez ere, ekonomia harremanak bultzatuz kanpoan Euskadiren zabalkundea lortu duelako".

Halaber, Jaurlaritzak Lan Onari goraipamenarekin Patty Millerren lana eskertu nahi du. Boiseko (Idahoko hiriburua) Euskal Museoaren zuzendaria da 1993tik aurrera eta goraipamen horrekin izan duen giza eta lanbide ibilbidea aitortu nahi dio, "kultura eremuan sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria" erakutsi dituelako.

Lehendakariak banatuko ditu bi goraipamenak hilabete honen bukaeran Nevada, Idaho eta Kaliforniako estatuetara egingo duen bidaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea