Gizartea -
Internet eta gazteria
Hamar nerabetik zortzik Tuenti sarea erabiltzen dute
12 eta 17 urte arteko 7.000 neraberen artean Camilo Jose Cela Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, gizarte sareek gazteen pentsamoldea aldatu dute.
Erredakzioa
Hamabi eta hamazazpi urte arteko nerabeen % 78k gizarte sareak erabiltzen dituzte; eta aukeratzekotan, hamarretik zortzik nahiago dute Tuenti, Facebook edo Fotolog bezalako beste batzuk baino.
Camilo Jose Cela Unibertsitateak Espainiako 7.000 neraberen artean egindako inkesta baten arabera, gizarte sareak gazteen komunikazio ereduan "fenomeno hutsa" dira.
Gizarte sareek "2.0 belaunaldiko" gazteen pentsamoldea aldatu dute; izan ere, telebistak lekua galdu du gazteriaren aisian. % 18,3 gazterentzat entretenigarriena Interneteko gizarte sareetan ibiltzea da; beste % 16,4k, ordea, nahiago dute telebista ikustea.
Txosten honek bertan behera utzi ditu erreminta berriei buruzko mitoak.
Hala ere, gazteek ez dute zuzeneko komunikazioa alde batera uzten; izan ere, % 80rentzat lehentasun nagusia lagunekin ateratzea da, % 40rentzat kirol egitea eta % 21,5rentzat zinemara joatea.
Inkestatutako % 93k ahotik ahora bidez ezagutu dituzte gizarte sareak; gainera, erabiltzaile gehienek hiru urte baino gutxiago daramate hauek erabiltzen.
Sare erabilienak Tuenti (% 86,7) eta Facebook (&' || 'amp; 50,5) dira.