Gizartea -

Matxura

Renfek berriro abiatu du Irun eta Donostia arteko tren-zerbitzua

Irungo geltokiko katenaria matxuratu da eta, arazoa konpondu duten arren, atzerapenak egon dira zerbitzuan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek guztiz berrezarri du Irun eta Donostia arteko linearen tren-zerbitzua.

Irungo geltokiko katenarian izandako matxura baten ondorioz, astelehen goizeko 05:00etatik zerbitzurik gabe egon dira Renferen Irun eta Donostia arteko linean. Arazoa konpondu duten arren, 30 minutuko atzerapenak izan dira Irun eta Donostia arteko linean, bi noranzkoetan, Renfek aditzera eman duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gizartea albisteak Irun Eguneko albisteak Renfe albisteak