Gizartea -
Sexu-abusuak
Real Unioneko jokalari bati 3 urteko espetxe-zigorra ezarri diote
Hiru gazteri egindako zirriak frogatuzat jo ditu auzitegiak, izan ere, hiru emakume horiek erasotzailea "argi eta garbi" identifikatu dute.
Erredakzioa
Irungo Real Union Taldeko jokalari profesional bat zigortu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Auzipetuari hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-abusu hiru delituengatik. Antza denez, akusatuak hiru gazteri eraso egin zien 2006tik 2007ra bitartean, Gernikan (Bizkaia).
Hala ere, P.A. Real Unioneko jokalariak sexu-eraso egin ez zuela erabaki du Probintzia Auzitegiak. Laugarren emakume batek ezin izan du ustezko erasotzailea identifikatu eta horregatik sexu-erasoaren delituagatik absolbitu dute.
2007ko azaroaren 20an, atalondo batean, biktimari eraso zion erasotzaileari buruz zalantzak daude. Dirudienez, erasotzaileak biktima "indarrez" heldu, prakak kendu eta atzamar bat baginan sartu zion, ondoren bularrak ukitu zizkion. Azkenik, tokitik korrika alde egin zuen.
Magistratuek ez dute eraso hori zalantzan jarri, beste biktima batzuek eskainitako deskripzioarekin bat datorrela onartu dutelako. Gainera, "Gernika bezalako udalerri txiki batean bi lagunek egun berean eta ordu bakarrean erasoak egitea arraroa" dela erantsi dute, beste gazte bati 45 minutu lehenago egindako zirriei erreferentzia eginez.
Zirriak
Bestalde, hiru gazteri egindako zirriak frogatu dituztela uste du auzitegiak, izan ere, hiru emakume horiek erasotzailea "argi eta garbi" identifikatu dute. "Gaztea atletikoa eta antz handia" zuela esan zuten hiru emakumeek. Erasoak jazo ziren egunetan gizona Gernikan izan zela ez du zalantzarik auzitegiak, izan ere, udalerriko errehabilitazio zentro batera "maiz" joaten zen masajeak hartzeko.
Iruneko Real Union taldeko iturriek jakitera eman dutenez, jokalari hau ez da dagoeneko klubeko profesionala, baina denboraldi honetako webgunean agertzen da. Ondorioz, zigortuari kontratua amaitu zitzaion eta ez diote berritu.