Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Haurrak izateagatik ematen dituzten laguntzak eskatzeko baldintzak

Gizartea

Jaurlaritzaren diru-laguntzak

Haurrak izateagatik ematen dituzten laguntzak eskatzeko baldintzak

Erredakzioa

2017/01/23

Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu umeak dituzten familiak. Laguntzak horiek eskatzeko irizpideak bildu ditugu.

  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo ditu haurrak izaten dituzten familiei zuzendutako laguntzak, gutxiengo baliabide ekonomiakoak bermatzeko asmoz.

Hala iragarri zuen 2017ko urtarrilaren 17an eta laguntza horiei buruzko informazio guztia bere webgunean argitaratu du orain. Hona hemen diru-laguntzak eskatu ahal izateko bete behar diren baldintza nagusiak:

LAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK

- Familia unitate bakoitzeko amak edo aitak eska ditzake laguntzak.

- Zaintza konpartituko kasuetan, aitak eta amak sinatutako agiri baten bidez jakinarazi beharko da laguntza nork eskatzen duen, onuraduna pertsona bakarra izan daitekeelako.

- Ezinbestekoa da eskaera egin aurretiko urtean gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko herri edo hiri batean erroldatuta egon izana eta bertan bizitzea.

- Eskaera egin aurretiko urtean EAEko herri edo hiri batean erroldatuta egon ez denak ere eska dezake diru-laguntzak, azken hamar urteetatik gutxienez bost jarraian EAEn bizitzen egin dituela eta bertan erroldatuta egon dela frogatuz gero.

- Laguntza eskatzeko arrazoia den semea edo alaba berarekin batera erroldatuta egotea beharrezkoa da.

LAGUNTZAK NOIZ ETA NON ESKATU

- Haurra jaio eta biharamunetik, hiru hilabeteko epea dago eskaera egiteko. Adopzioen edo harrera-familien kasuan ere epea hiru hilabetekoa, kasuan kasuko agiri ofiziala ematen den unetik aurrera zenbatuta.

- Eskaera-orriak Eusko Jaurlaritzaren 'Zuzenean' herritarrentzako zerbitzuen bulegoetan aurkeztu behar dira, Bilbon, Gasteizen edo Donostian.

edo Donostian.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena