Gizartea -

DONOSTIA

Bi urteko espetxe zigorra, haur pornografia zabaltzeagatik

Interneten haur pornografia hedatzen aritzeagatik, bi urteko kartzela zigorra jarri diote Donostiako gizon bati.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Internetetik haur pornografiarekin lotutako edukiak jaisteagatik eta horiek sarean partekatzeagatik, bi urteko espetxe zigorra ezarri dio, gaur, epaile batek Donostiako gizonezko bati.

Ebazpenaren arabera, etxean zuen ordenadoretik jaisten zituen artxibo pedofiloak auzipetuak: 2015eko uztailaren 6an, esaterako, haur pornografiarekin zerikusia zuten bederatzi eduki deskargatu zituen, eta ondoren, sarean partekatu.

Polizia Nazionalak gizonezkoaren etxebizitzan "ehunka artxibo pedofilo" aurkitu zituen, bere ordenagailuko disko gogorrean gordeta.

Epaiketan, auzipetuak onartu egin du Fiskaltzak eskatutako zigorra, eta, beraz, bi urteko espetxe zigorra ezarri diote, haur pornografia delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Delituak azken ordukoa Epaiketak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak