Gizartea -

Sopela

Gizon bat ikertuta Sopelan, itsulapiko solidario bat ostu duelakoan

2014an, antzeko delitu batengatik inputatu zuten 76 urteko gizona. Aimar del Pozori laguntzea da diru-bilketa horren helburua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sopelako bizilagun bat ikertzen ari dira, udalerriko denda batetik Aimar del Pozori laguntzeko itsulapiko solidario bat ostea leporatuta.

Dendariak jarritako salaketaren ostean jarri zuten martxan ikerketa. Urtarrilaren 18an ohartu zen itsulapiko solidarioa desagertu zela. Hala, segurtasun kameren irudiak aztertu ondoren, ustezko egilea identifikatzea lortu zuten, eta epailearen esku utzi dute, epaiketa azkarra egiteko.

Sopelako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 76 urteko gizon bat da Aimar del Pozori laguntzeko itsulapiko solidarioa ostu duena. 2014an, Getxon egindako antzeko delitu batengatik inputatu zuten.

Aimarrek tetraparesia du. Elbarritasun zerebralak sorrarazten duen gaixotasun bat da, eta errehabilitazio prozesua oso garestia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Albisteak