Gizartea -
Barakaldo
La Milagrosako langileek 48 orduko itxialdia hasi dute
Ikasturte honen amaieran ateak ixteko arriskua dagoela gogoratu dute eta irtenbide bat bilatzeko eskatu diete agintariei.
Agentziak | Erredakzioa
Barakaldoko (Bizkaia) La Milagrosa ikastetxeko langileek 48 orduko itxialdia hasi dute asteazken honetan, ikasturte honen amaieran ateak ixteko arriskua dagoelako. Hala, ikastetxe horren hezkuntza-proiektua defendatzen jarraituko dutela jakinarazi dute.
La Milagrosa ikastetxean 350 ikasle inguru daude, baina eraikinaren jabearekin akordiorik lortu ezean ateak ixteko arriskua dago. Ildo horretatik, Miranda Fundazioak eraikinaren alokairuaren prezioa adosteko asmorik izan ezean ateak itxi beharko dituztela ziurtatu dute langileek.
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, egoera konpontzen lagundu dezaketen behar besteko neurriak hartzeko eskatu diete agintariei. Hala, La Milagrosa ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko irtenbide baten bila jarraitzen dutela azpimarratu dute.
Langileek jakinarazi dutenez, guztira 39 lanpostu daude kolokan, eta ikastetxearen titularra aldatzea arazoa konpontzeko nahikoa izan litekeela esan dute. Beste proposamen bat, zerbitzu publikoa izatera aldatzea izan liteke.
Hala, Miranda Fundazioak eta Kristau Eskolak duen jarrera kritikatu dute, langileen arabera, soilik arazo ekonomikoek arduratzen dietelako. Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Barakaldoko Udalak ez dietela laguntzarik eman eta haiek duten kezka bakarra zama hori kentzea dela esan dute.
Ikastetxe publiko integrala bihurtzeko proposamena
EH Bilduk eta Barakaldoko Irabazik La Milagrosa ikastetxea Hezkuntza Sailaren sare publikoan txertatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Halaber, Mehatzari eta Lan Publikoen Inegenieritza Eskola Teknikoa zenaren eraikinaren kudeaketa Eusko Jaurlartizak har dezan eskatu dute, uste dutelako toki horretan ?sar daitezkeelako arazo barik La Milagrosa ikastetxearen ikasleak zein langileak?.