Gizartea -

Trafikoa

Bi lagun zauritu dira Laudion izandako istripuan

Ezbeharraren ondorioz A-2522 errepidea ordu eta erdi egon da itxita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Laudion eta bi pertsona zauritu dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 07:00ak aldera jazo da eta errepidea itxi egin behar izan dute. Ertzaintzak bideratu du zirkulazioa eta 08:25 inguruan egoera bere onera bueltatu da.

Zauritutako bi lagunak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Laudio Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Aiaraldea