Gizartea -
CIS Barometroa
Langabezia, ekonomia eta politika dira hiritarren arazoak
Klase politikoa markak hautsi eta hirugarren postura igo da % 20,7arekin, 1995tik izan duen portzentairik altuena.
Erredakzioa
Ekaineko CIS ikerketaren arabera, langabezia, egoera ekonomikoa eta klase politikoa Espainiako arazo nagusiak dira.
Inkestak 2.479 elkarrizketa izan zituen eta galdeketen % 75,9k langabezia aipatzen zuten arazo nagusitzat. Baina klase politikoaren errekorra, % 20,7arekin hirugarren postuan kokatuz, izan da deigarriena. 1995eko irailetik kota altuena da azken hau (% 21,5era iritsi zen), Felipe Gonzalezen azken urteko krispazio politikoa eta iskanbila zurrunbiloa egon zenean.
Bigarren postuan arazo ekonomikoak ditugu, erantzunen % 53an. Orain dela bi urte markatu zuten bere errekorra, % 60ra helduz.
Arazoen zerrendan inmigrazioa (% 12,5) laugarren postuan, hiritarren segurtasunik eza (% 7,3) bosgarren postuan eta terrorismoa (% 7) zazpigarren postuan (2007tik sei postu jaitsi ditu) mantentzen dira.