Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek bere bikotekidea ustez hil du Seseñan

Guardia Zibilak gizonezkoa atxilotu du. El Quiñon urbanizazioaren etxebizitza batean aurkitu dute biktimaren hilotza, indarkeria zantzuekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goiz honetan hilik aurkitutako emakumezkoaren bikotekidea atxilotu du Guardia Zibilak Seseñan (Toledo). El Quiñon urbanizazioaren etxebizitza batean aurkitu du biktimaren hilotza, indarkeria zantzuekin. Emakumezkoak 40 urte zituen.

Gaztela-Mantxako Gobernu-Ordezkaritzak adierazi duenez, atxilotuaren parte-hartzea aztertzen dabil Epaitegi-Polizia, eta momentuz ezin dute baieztatu "indarkeria generoarekin lotura duenik".

Bestalde, Carlos Velazquez Seseñako alkateak esan duenez, ikerketaren emaitzen zain dago Seseñako Udala, eta genero-indarkeria kasua dela baieztatuz gero, dagokion erabakiak hartuko dituzte, dolu-egunaren bat ezarri, esaterako.

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak