Gizartea -
Bigarren urteurrena
Justizia eskatu dute Irunen Nagore Laffageren hilketaren urteurrenean
Nagoreren oroimenez egindako elkarretaratzearen ostean, Asun Casasolak justizia egin arte ez duela "etsiko" esan du.
Erredakzioa
500 lagun inguru bildu dira gaur Irunen Nagore Laffageren hilketaren bigarren urteurrenean justizia eskatzeko senideek eta lagunek deitutako elkarretaratzean. Orain dela bi urte Nagore hil zela Jose Diego Yllanesen esku Iruñean.
Hamabi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten homizidio delitu batengatik eta ez hilketa delituagatik senideek eskatzen zuten bezala. Hori dela eta, epaia Auzitegi Gorenera eraman dute.
Irungo Juncaleko Elizan meza egin ostean, elkarretaratzea egin dute Irungo Ensanche plazan; bertan, ohi den bezala, Nagoreren oroimenezko pankarta bat jarri dute: "Nagore, zure oroimenez".
Hamabost minutuko isilunea egin dute, eta klabelinak eta kandelak jarri dituzte Nagoreren argazki baten alboan.
Yllanes hilketa delituagatik zigortua izan arte ez duela "amore emango" esan du Asun Casasolak, Nagore Laffageren amak.