Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

Alokairuko babes ofizialeko etxe kopurua bikoiztu nahi du Arriolak

Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza sailburuak politika horiek gauzatzeko baliabide falta dagoela aitortu du.

Iñaki Arriolak bere sailaren lan ildo nagusiak azaldu ditu Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
Iñaki Arriolak bere sailaren lan ildo nagusiak azaldu ditu Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
Alokairua sustatuko du Etxebizitza sailak datozen lau urteetan

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza sailburuak bi urteko epean alokairuko babes ofizialeko etxebizitza kopurua bikoiztea defendatu du, baina politika horiek gauzatzeko baliabide falta dagoela aitortu du.

Sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza batzordean, bere sailak datozen lau urteetan izango dituen lan ildo nagusiak azaltzeko.

Etxebizitza sailari dagokionez, alokairuak lehentasunezko aukera izan behar duela azpimarratu du, hamar urtean alokairuko etxebizitza kopurua bikoizteko. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 18.000 familiak etxebizitza eskubide subjektiboa izango dute eta horien beharrak ase nahi ditu alokairurako aukera handituta.

Dena den, erronka horiek gauzatu ahal izateko haren sailak "itxurazko" aurrekontua behar duela nabarmendu du; izan ere, azken urteotan etxebizitza politikara bideratutako aurrekontua erdira murriztu ei dela adierazi du.

Hori dela eta, haren sailak epe motz-ertainean hutsik dauden etxebizitzak alokairu publikora ateratzera bideratuko ditu indarrak.

Etxebizitza Legea garatzeko konpromisoa hartu du

Etxebizitza Legearen edukiak garatzeko konpromisoa hartu du gaur Iñaki Arriolak, nahiz eta aitortu duen ez dela erraza izango Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitea eta egungo baliabide falta tarteko.

Ildo horretan, azpimarratu du etxebizitzarako eskubide subjektiboa arautzeko araudia osatzea izango dela lehentasuna.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Etxebizitza albisteak