Gizartea -

Illunbe

Jaurlaritzak baimena eskatu du zezenketei buruzko galdeketa egiteko

Donostiako Udaleko osoko bilkurak gehiengo osoz hartutako erabakia dela eta eskakizun guztiak betetzen direla esan du Eusko Jaurlaritzak.

Illunbeko zezen-plaza (Donostia). Artxiboko argazkia: EFE
Illunbeko zezen-plaza (Donostia). Artxiboko argazkia: EFE
Illunbeko zezen-plaza (Donostia). Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian zezenketei buruzko galdeketa egin ahal izateko, Espainiako Gobernuari baimena eskatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Donostiako Udaleko osoko bilkurak erabaki bera hartu zuen urriaren 27an, gehiengo osoz, Illunbeko zezen-plazan eta bestelako azpiegitura publikoetan zezenketak baimentzeko edo debekatzeko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan iragarri duenez, Jaurlaritzak txostena igorri dio Espainiako Gobernuari, Presidentzia eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioak herri-kontsulta hori baimendu dezan.

Dena dela, zezenketei buruzko herri-galdeketa maiatzera edota ekainera arte atzeratu daiteke, Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez. Izan ere, Espainiako Gobernuak erantzuna emateko epea hilabete eta erdiz luzatzea erabaki du, horren esanetan.

Erkorekaren arabera, Presidentzia eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioak herri-kontsulta baimendu beharko luke, Donostiako Udalak eskakizun guztiak betetzen baititu: EAEko eta Espainiako legerian kontsulten arloan aurreikusitako prozedura mailakoak zein eskakizun materialak.

Hala, Donostiako Udalak zezenketei buruzko herri-galdeketa egiteko erabakia gehiengo osoz onartu zuela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak, eta galdeketa egin ahal izateko Espainiako Gobernuaren eskakizun guztiak betetzen dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia argazkiak Espainia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa