Gizartea -

ZEZENKETAK DONOSTIAN

Epaile batek baliogabetu egin du Illunben zezenketak debekatzeko araua

Donostiako epaitegi baten arabera, EH Bilduk ez zuen kontuan izan indarrean dagoen araudia.

Illunbeko zezen-plaza. Artxiboko argazkia: EFE
Illunbeko zezen-plaza. Artxiboko argazkia: EFE
Illunbeko zezen-plaza. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013an Illunbeko zezen-plaza alokatzeko Donostiako Udalaren Gobernuak (EH Bildu) jarri zituen baldintzak bertan behera utzi ditu Donostiako epaitegi batek. Duela hiru urte onartutako agiri horren bidez zezenketak debekatu zituzten, baina epaitegiaren arabera gehiegizko neurria da eta debeku hori bertan behera utzi du.

Zehazki, animaliei tratu txarrak ematen dizkieten ekintza guztiak kanpoan uzten zituen Illunbeko zezen-plaza alokatzeko baldintza horrek.

Dena den, 2015ean EAJ eta PSE-EE gobernura iritsi zirenean, debeku hori baliogabetu zuten, eta zezenak polemika artean bueltatu ziren Donostiara, Donostiako Aste Nagusian.

Alabaina, Illunbeko zezen-plazan zezenketarik ez egiteko debeku horren aurrean, helegitea aurkeztu zuen Alderdi Popularrak. Astearte honetan, azaroak 8, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio PPri.

Epai horren arabera, EH Bilduk ez zuen kontuan izan zezenketen inguruan indarrean dagoen araudia.

Ildo horretatik, zezenketak babestu beharreko Espainiako aktibo bat direla eta agintariek tauromakia babesteko konpromisoa dutela azaltzen da epai horretan.

Arrazoi horregatik, zezenketak ezin direla debekatu gaineratzen du epaiak, eta EH Bilduk 2013an hartu zuen erabakia bertan behera uzten du. Dena den, Donostiako Udalak 15 eguneko epea du helegitea aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako informazioa Gipuzkoa Gizartea Gaurko azken orduko albistea