Itxi

Gizartea

Frankismoko krimenak

Martxoaren 3ko hilketengatik jarritako kereila artxibatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Delituak preskribatu egin direla argudiatu du Gasteizko epaitegi batek. Arabako Batzar Nagusiek erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

  • Artxiboko argazkia: EFE

    Artxiboko argazkia: EFE

Gasteizko epaitegi batek artxibatu egin du Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko hilketengatik aurkeztutako kereila. Delituak preskribatu egin direla ebatzi du epaileak.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, auzia artxibatu egin duela jakinarazi dio Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegiak. Hala ere, Arabako Batzar Nagusiek erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute.

Lehenik eta behin, Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegian aurkeztuko dute helegitea eta, atzera botatzen badute, berriz, apelazio helegitea aurkeztuko dute Arabako Probintzia Auzitegian.

Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak, batetik, eta Gasteizko Udalak, bestetik, bi kereila aurkeztu zituzten 1976ko martxoaren 3ko hilketen egileen aurka urrian, gizateriaren aurkako krimena izan zela argudiatuta.

Epaileak bere ebazpenean adierazi duenez, 1976ko martxoaren 3ko hilketak ezin dira genozidio eta gizateriaren aurkako krimen gisa hartu, delitu horiek 2003an gehitu zirelako zuzenbide penalean.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena