Gizartea -
Joan den igandean
Markinan auto-istripua izan zuen gizon baten bila ari dira
Joan den igandean 58 urteko gizon bat desagertu zen Markina-Xemeinen auto-istripu bat izan ostean. Astelehenean hasi ziren bere bila eta gaur bilatze lanekin jarraitu dute.
Erredakzioa
Bolibarreko gizon baten bila ari da Herrizaingo Saila. Joan den igandean auto-istripua izan zuen Markina-Xemeinen eta egun horretatik aurrera desagertuta dago.
Suhiltzaileak, Elorrioko txakur-taldea, DYA eta Balmasedako babes zibila, Mendiko Talde Mugikorreko agenteak, Ertzaintzako txakur-taldea eta helikoptero bat, Gurutze Gorria eta tokiko 45 bolondres bilaketa lanetan ari dira.
Joan den igandean desagertu zen 58 urteko gizona, BI-3448 errepidean bere ibilgailuarekin istripu bat izan ostean, Markina-Xemeingo udalerrian.
Ertzaintza istripuaren tokira heldu zenean ibilgailua topatu zuen, baina gizona ez zegoen. Senideei deitu ostean, gizona etxera bueltatu ez zela jakin zuten.
Joan den astelehenean bilatze lanak hasi ziren eta gaur beroriekin jarraitu dute.