Gizartea -

Haize denboralea

Zenbait hegaldi bertan behera Loiuko aireportuan, haizeagatik

Bartzelonatik zetozen Vueling konpainiako bi hegazkinek ezin izan dute lur hartu. Arratsalde honetako Sevilla-Bilbao eta Bilbao-Sevilla hegaldiak ere bertan behera geratu dira.

Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat hegaldi bertan behera geratu dira Loiun, haizeagatik

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vueling konpainiako bi hegaldi Loiuko aireportuan lur hartu ezinda geratu dira haize bolada gogorrengatik. Bartzelonatik zetozen biak, eta segurtasunez lur hartzeko baldintzak ez zirenez, jatorrira itzuli dira, konpainia horrek eitb.eus-i jakinarazi dioenez.

Hegazkin horiek goizeko 08:00etan eta 09:00etan ziren lurreratzekoak Loiun.

Kaltetutako bidarientzat autobusak jarri ditu Vuelingek, Bartzelonatik Bilbora eta Bilbotik Bartzelonara.

Beste bi aukera ere eskaintzen ditu: hegaldia aldatzea edo hegazkin billetearen zenbatekoa itzultzea.

Datozen orduotarako ere haize ufada gogorrak iragarri dituzte. Hori dela eta, arratsalde honetarako aurreikusita zegoen Sevilla-Bilbao hegaldia bertan behera utzi dute, eta, ondorioz, Sevillarako hegazkina ere ez da aterako Loiuko aireportutik, Vuelingek azaldu duenez.

Bi kasuetan, hegazkinak Madrilgo aireportuan egingo du geldialdia eta handik autobusez jarraitu ahal izango da bidaia.

Bidaia errepidez egin nahi ez duten kaltetuek beste bi aukera izango dituzte, arestian esan bezala: hegaldia aldatzea edo diruaren itzultzea eskatzea.

 

Hainbat hegaldi bertan behera geratu dira Loiun, haizeagatik
Hainbat hegaldi bertan behera geratu dira Loiun, haizeagatik
Hainbat hegaldi bertan behera geratu dira Loiun, haizeagatik

1:36

 

Lurreratze saiakeraren irudiak

Iñaki Gorostiza Bartzelonatik zetorren bigarren hegazkinean zihoan eta lur-hartze saiakeraren unea grabatu du sakelako telefonoarekin.

Pilotuak aireratu aurretik ohartarazi die Loiuko aireportuan, haizearen ondorioz, lurreratzeko arazoak zeudela eta 07:00etan atera den hegazkinak atzera egin behar izan duela.

"Hala ere, saiatzeko hautua egin du pilotuak, baina, tamalez, ezin izan du lurreratu eta Bartzelonara itzuli behar izan dugu; horrelako haize ufadarik inoiz ez duela ikusi esan digu", kontatu dio Gorostizak eitb.eus-i.

Ez da lehen aldia haizeagatik lurreratu gabe gelditzen den hegazkin baten bidatzen duela. "Beste batzuetan ere gertatu zait eta dagoeneko barneratuta daukat horrelako zerbait jazo daitekeela", adierazi du.

"Gainerako bidaiariek ere ondo hartu dute, askok umorez, gainera", erantsi du.

Bestalde, eguraldiaren aurreikuspenaren arabera, egun guztian izango dira haize ufada gogorrak. Haizeguneetan 100 km/h-ko ufadak espero dira, 110-120 km/h-koak, goizaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Denboraleak bideoak Eguraldia Gizartea albisteak Eguneko albisteak