Gizartea -
Drogaren aurkako operazioa
Marihuana plantazio bat desegin dute Arrigorriagako pabiloi batean
Ia mila marihuana landare zituen, eta operazio berean 30 eta 37 bitarteko lau pertsona atxilotu dituzte.
Agentziak
Polizia Nazionalak Arrigorriagako (Bizkaia) pabiloi batean zegoen marihuana plantazio bat desegin du. Ia mila marihuana landare zituen. Operazio berean, 30 eta 37 bitarteko lau pertsona atxilotu dituzte.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, aipatu operazioa esparru itxietan (laborantza hidropikoa) egiten diren marihuana plantazioak desegiteko asmoz egindako ikerketen harira gauzatu da.
Operazio beraren barruan, 30 eta 37 urte bitarteko lau pertsona atxilotu zituzten urtarrilaren 30ean. Guztira, 992 landare konfiskatu dituzte.
Atxilotuek "oso ondo prestatutako" bi solairuko instalakuntza zuten, eta hainbat gela zituen zeregin desberdinetara bideratutakoak: loreontziak lurrez betetzeko, hazitokiak kokatzeko, laborantzarako. Horrez gain, isolatutako instalazio elektrikoa zuten, baita karbonozko filtroak zituen aireztatze sistema bat ere, jarduera mota horrek sortzen duen usain bizia saihesteko asmoz.