Gizartea -
Mendateetan
Elurrak arazoak sortu ditu Arabako bigarren mailako errepide sarean
Ez dago arazorik Bizkaiko zein Gipuzkoako mendateetatik igaro ahal izateko.
Agentziak
Azken orduetan eroritako elurrak lehendabiziko arazoak eragin ditu Arabako bigarren mailako errepide sarean. Horrela, Ertzaintzaren arratsaldeko 18:00etako datuen arabera, Urduña eta Bernedoko mendateak itxita daude kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat, eta autoek kateak behar dituzte.
Bestalde, Opakuatik igaro nahi duten kamioi eta ibilgailu artikulatuek kateak erabili behar dituzte, eta arretaz gidatu behar dute mendate horretatik dabiltzan autoek.
Horrez gain, Azazeta, Gasteiz, Herrera, Kurtzeta eta Zaldiaranetik dabiltzan gidariak ere arretaz aritu behar dira.
Ez dago arazorik Bizkaiko zein Gipuzkoako mendateetatik igaro ahal izateko.