Gizartea -

Bilbo

Hil egin da Zorrotza auzoan trenak harrapatutako beste emakumea

Abenduan jazo zen ezbeharra, FEVEren geltokitik gertu dagoen trenbide-pasagune batean. Beste emakumea ordu batzuk geroago hil zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tren batek Zorrotza auzoko (Bilbo) trenbide-pasagune batean harrapatutako beste emakumea hil da, Zorrotzako Auzokideen Elkarteak astelehen honetan jakinarazi duenez. 87 urte emakumea zahar-etxe batean zegoen.

Abenduaren 8an jazo zen ezbeharra, FEVEren geltokitik gertu dagoen trenbide-pasagune batean. Une horretan, Bilbo-Santander ibilbidea egiten duen tren batek bi emakumeak harrapatu zituen.

94 urteko emakumea Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman zuten, eta bestea Basurtuko erietxera (Bilbo). Ordu batzuk geroago, Gurutzetara eraman zuten emakumea hil egin zen, istripuan egindako zauri larrien ondorioz.

Basurtuko erietxean egun batzuk igaro ostean, 87 urteko emakumea zahar-etxe batera eraman zuten. Zorrotzako Auzokideen Elkarteko bozeramaileak jakinarazi duenez, asteburuan hil zen.

Bilboko EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi duenez, doluminak eman eta elkartasuna adierazi diote emakumearen sendiari.

Halaber, aspaldidanik eskatzen ari den bezala Zorrotzako bi trenbide-pasaguneak lurperatzeko eskatu du Bruno Zuzibarreta Bilboko EH Bilduko zinegotziak. Ildo horretatik, auzokideen segurtasuna indartzeko ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Tren istripuak