Gizartea -

Ekaindarren eguna

Ekaingo kobazuloaren jai eguna du gaur Zestoak

Orain dela 13.000 urte inguru Ekain leizean bizi izan ziren zestoar zaharrak omenduko dituzte. Bi urte bete dira Unescok Ekaingo kobazuloa Gizateriaren Ondare izendatu zuenetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zestoan Ekaindarren Eguna ari dira ospatzen gaur bi urte bete baitira Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuela Ekaingo kobazuloa.

Ondare preziaturi buruz gehiago jakiteko aukera paregabea eskainiko dute beraz, Zestoako leizezuloaren inguruan.

Orain dela 13.000 urte inguru Ekain leizean bizi izan ziren zestoar zahar haiek omenduko dituzte eta bertara gerturatzen denak suaren etorrera ikusteko, historiaurrean inspiratutako pintxo bereziak dastatzeko eta pottoken gainean ibiltzeko aukera izango du.

Ekintza guztiak musutruk Zestoako plaza inguruan egingo dira eta haurrek tailerretan parte hartzeko izena eman beharko dute.

Afaltzeko burduntzian erretako arkumea dastatzeko aukera izango da eta egunari amaiera “Artistas de la edad de piedra” filmarekin emango diote. Aukera paregabea izango da historiaz gozatuz egun polit bat pasatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea