Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek bere emaztea hil eta bere buruaz beste egin du Toledon

Gizonezkoak, guardia zibil batek, bere emaztea tirokatu du euren etxebizitzan. Bikoteak 48 ordu baino gehiago zeramatzan hilda.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Toledoko El Quiñon de Seseña urbanizazioaren etxebizitza batean hilik aurkitutako emakumezkoa senarrak tirokatuta hil zen, jazoera ikertzen ari diren hainbat iturrik jakinarazi dutenez. Emaztea hil ostean, gizonezkoak, guardia zibila batek, bere buruaz beste egin zuen.

Senar-emazteen gorpuak larunbat arratsaldean aurkitu zituzten, baina 48 ordu baino gehiago zeramatzaten hilda.

-------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Delituak bideoak Espainia argazkiak Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Gaurko azken ordukoa Erailketak albisteak