Gizartea -

Jazoera

Bost lagun artatu dituzte Iruñean karbono monoxidoa arnastuta

Dirudienez, galdara batek isuritako karbono monoxidoagatik kutsatu dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Aldapa kaleko etxebizitza kalean bizi diren bost pertsona artatu eta ospitalera eraman behar izan dituzte, dirudienez, galdara batek isuritako karbono monoxidoa arnasteagatik.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, etxebizitzaik bertatik eman dute abisua 16:45ak aldera, hainbatek zorabioak eta okadak izan ostean. Larrialdietarako Zerbitzuak heldu direnean, neurketak egin dituzte eta karbono monoxidoaren maila altuak atzeman dituzte.

Hori dela eta, bizilagunak ospitalera eramatea erabaki dute, larririk ez badaude ere. Bestalde, suhiltzaileek galderaren isuria itxi eta etxebizitza aireztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea