Gizartea -

Algorta, Getxo

'Busti zaitez' esklerosi anizkoitzaren alde

Ereagako hondartzan izan da aurtengo Esklerosi Anizkoitzaren aldeko 13. edizioko ekitaldi nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Busti zaitez" kanpainaren barruan, marea handi batek Euskal AutonomiaErkidegoko 75 hondartza eta igerileku zeharkatu ditu. Aurreko urtean,72.000 igerilarik 1.150.000 metro igerian egin zituzten, denon artean,gaixotasun honen alde. Urtero bezala, kultura, kirol eta politika munduko aurpegi ezagun asko ikusi ditugu sendaezina den gaitz honen aldeko festan.

Fernando Fantova Eusko Jaurlaritzako Giza gaien arduraduna, Imanol Landa Getxoko alkatea, la Otxoa pertsonaia ezaguna, Athletic-eko jokalari ohiak, Fernando Canales sukaldaria eta Alfredo Antigüedad doktorea dira, besteak beste, gaixotasun honen alde busti direnak."Amaraun"ean ere gaixotasun honen alde egin nahi izan dute.

Horretarako, Erika Otxoa ADENBIko errehabilitazio zentroko koordinatzailea eta Maddalen Larrazabal elkarteko bazkide eta gaixoarekin solasean aritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea