Gizartea -

Trafikoa

Hil egin da Bergaran larri zauritutako motor gidaria

Leongo 38 urteko gizonezko bat da hildakoa. Gidatzen zuen motorrak kamioi baten kontra egin du, aurrez aurre.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergaran (Gipuzkoa), kamioi batekin talka eginda larri zauritu den motor gidaria erietxean hil da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hildakoa Leongo 38 urteko gizonezko bat da.

Ezbeharra Gi-627 errepidean jazo da, 49. kilometroan, Bergaran. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutako argitzeko, baina, dirudienez, motor batek eta kamioi batek aurrez aurre egin dute talka. Motor gidaria larri zauritu da, eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute. Bertan hil da.

Kamioi gidaria, Errioxako 58 urteko bizilagun bat, arin zauritu da, eta Arrasateko Ospitalera eraman dute.

Errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan, eta zirkulazioa Osintxu auzotik bideratu dute. 10:00etan etorri da bere onera zirkulazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gipuzkoako albisteak Bergara argazkiak Albisteak Debagoiena