Gizartea -
'Euskara 2.0'
Urgell: 'Euskarak Sareak eskainitako aukerak aprobetxatu behar ditu'
Eusko Jaurlaritzak 50 proiektu baino gehiagori emango die diru-laguntza 1,6 milioi euro inbertituz.
Erredakzioa
Kultura sailak komunikatu batean jakinarazi duenez, Blanca Urgellek, Kultura sailburuak, "Euskara 2.0" ikastaroari hasiera eman dio gaur Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaroa Hizkuntza-Politika eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute.
Urgellen esanetan, euskarak, gutxiengoan dauden hizkuntza guztiak bezala, "Sareak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar ditu". "Euskara aurrera joateko teknologia berriak, ''2.0 webgunea'' eta harreman birtualetan jokoaren arauak aplikatzea beharrezkoa" dela ere esan du.
Euskararen normalizaziorako sustapena mantentzeko, IKT-etan "inbertitzen jarraitzera" konprometitu da Urgell. "Krisi ekonomikoaren erdi-erdian, Eusko Jaurlaritzak 50 proiektu baino gehiagori emango die diru-laguntza 1,6 milioi euro inbertituz", epaitu du.
Ikastaro hau 2.0 plataforma interaktiboa izango du, "streaming bideoak", "Twitter", "Facebook", "Tuenti", eta "Linketd In" osatzen dutena. Erreminta hauek batzorde txostengileak eta eztabaidak jarraitzeko posibilitatea eskaintzen dute. Bertako eta kanpoko jakitunak ere hitz egingo dute, Jeremy Evans galestarra adibidez.
Eusko Jaurlaritzako sailburuaren esanetan, "galzorian dauden hizkuntzak hiztunak teknologia elektronikoekin ohitzen badira soilik iraungo dute bizi".