Gizartea -
Ezbeharra
Neska batek ustezko sexu-erasoa pairatu du Getxon
Ikerketaren datuen arabera, erasoa igandean jazo zen, 07:00ak aldera. Gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Erredakzioa
Gazte batek ustezko sexu-eraso bat pairatu zuen igande goizaldean Getxoko Erromo auzoan.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, erasoa 07:00ak aldera jazo zen. Emakumeak salaketa jarri ostean, poliziak ikerketa bat zabaldu du gertatutakoa ikertzeko.
Gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Imanol Landa Getxoko alkateak erasoa gaitzetsi du. Bere esanetan erasoa "emakumeen kontrako indarkeria isla da eta denok gaitzetsi eta salatu behar dugu".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea