Gizartea -
2017ko inauteriak
28 konpartsak mozorroz beteko dituzte Donostiako kaleak
Berrikuntza gisa, aurten Argazki Pertsonalen Lehiaketaren Lehen Edizioa egingo dute, “Gozatu Donostiako inauteriaz” izenpean.
Agentziak | Erredakzioa
Ostiral honetan aurtengo inauterien egitaraua aurkeztu du Donostiako Udalak. Guztira 28 konpartsak parte hartuko dute desfilean, iaz baino hiru gehiagok. Hala, 2.309 lagunek izango dute Donostiako kaleak girotzeko ardura. Berrikuntza gisa, aurten argazki pertsonalen lehiaketa egingo dute.
Alfonso Gurpegui Festa Jardueretako zinegotziak eta Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak Donostiako inauterietako egitarau zabala aurkeztu dute. Otsailaren 23tik 27ra ekintza nagusiak izango diren arren, ostiral honetatik aurrera mozorroekin murgiltzeko aukera egongo da Zubietan (martxoaren 11ra arte).
Aurten, Argazki Pertsonalen Lehiaketaren Lehen Edizioa egingo dute (?Gozatu Donostiako inauteriaz? izenpean). Parte hartu ahal izateko baldintza bakarra norbera argazki horretan agertzea da. Sariei dagokionez, 2018ko Rio de Janeiroko inauterietara joateko bi pertsonentzako gonbidapena eskuratuko du irabazleak. Bigarren sailkatuak, berriz, 2018ko Wiesbadengo (Alemania) inauterietara joateko bi laguntzentzako beste gonbidapen bat.
Gainera, 20:00etatik aurrera mozorroak erakutsi nahi dituzten pertsona guztiek hitzordua dute Konstituzio plazan. Bertan, parodiak, koreografiak edo dantzak erakusteko oholtza jarriko dute.
Guztira 28 konpartsek parte hartuko dute Donostiako inauterietako desfilean, iaz baino hiru gehiagok. Ildo horretatik, 2.309 kide aterako dira kalera mozorrotuta helburu bakar batekin: ongi pasatzea. Karrozen eta konpartsen lehiaketa hurrengo asteburuan izango da, 17:00etatik aurrera.
Haurren jaia
Beste alde batetik, Antzoki Nagusiak ?panpinen mundu magikoa? izeneko desfilea hartuko du. Haurrek gustuko dituzten pertsonaiak bertan izango dira, eta musika ez da faltako. Gonbidapenak astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango dira, Donostia Festak webgunean.