Gizartea -
Lan-istripua
Langile batek erredura arinak jasan ditu Petronorren
Langileak erredurak pairatu ditu esku batean, mantentze-lanetan zebilela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Petronor petrolio-findegian, Muskizen, lanean zebilen langile batek erredura arinak jasan ditu larunbat honetan, mantentze-lanak egiten zebilela, SOS Deiak jakitera eman duenez. Langileak erredurak izan ditu esku batean, hori dela eta, ospitalera eraman dute anbulantziaz.
Petronorrek argitu duenez, lan-istripua izan da, baina ez da surik izan, ezta ekoizpen-ezbeharrik ere. Azken asteetan fuel-olio unitateetan egindako etenaldiari amaiera emateko lanetan ari zirela jazo da lan-istripua.
Joan den astean, langile bat hil zen Petronorren, arrazoi naturalak tarteko, 20:30 inguruan, gaueko txandan lanean hastear zela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea