Gizartea -

Lapurreta

Hainbat bizikleta lapurtu dituzte Gordexolako enpresa batean

Lapurreta igande goizaldean gertatu da, enpresa horrek Gordexolako Isasi industriagunean dituen instalazioetan.

Iker Lezama
Iker Lezama
Iker Lezama

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapur talde bat sartu da igande goizaldean zikloturismoarekin zerikusia duten zerbitzuak eskaintzen dituen Bizkaiaroute enpresak Gordexolako Isasi industrigaunean dituen instalazioetan.

3:30ak aldera sarrerako atea bortxatu dute, eta bertan zeuden balio handiko hamabi bizikletak eraman dituzte.

Bizkaiaroute enpresak berak bere Facebookeko webgunean ostutako bizikleten zerrenda bat plazaratu du, euren ezaugarrien berri emateko. Aipatu bizikleten prezioa 2.000 euro eta 7.000 euro bitartekoa da, eta negozioaren jabea den Iker Lezamak eitb.eusi baieztatu dionez, 50.000 euroko balioa daukate guztira

Bizikletez gain, lapurrak hiru GPS gailu eta dendako kutxan zegoen dirua ere eskuratu du.

Ertzaintzaren patruila bat lapurreta izandako lekura bertaratu da, eta eginbideak abiatu ditu gertaera argitu eta bizikletak berreskuratze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Ebasketak albisteak Bidegorrien albisteak Enkartazioak